Gasteiz behi-medikuntzaren nazioarteko epizentroa izango da maiatzaren 28´tik aurrera

Argitalpen-data: 


      ARESPALDITZA_15_05_25__3_.JPG
  • Behi-medikuntzako 800 espezialista bilduko dira Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregian, ANEMBE – Behi Medikuntzako espezialisten elkarteak bilduta
  • Bere helburuak: abeltzaintza-sektorea prestatzea eta ezagutzak, aurrerapen zientifikoak eta ekoizpen-teknika berriak eguneratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025 05 23

Juan Carlos Gonzálezekin, ANEMBE – Behi-medikuntzako espezialisten elkartearen presidentearekin, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, batera parte hartuko du Behi-medikuntzari buruzko XXVII. Nazioarteko Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian. Biltzarra maiatzaren 28tik 30era bitartean egingo da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Topaketan hitzaldiak eta ahozko komunikazioak izango dira hiru areto paralelotan, hiru egunetan, eta atzerriko eta estatuko unibertsitateetako irakasleek eta landa-laneko albaitariek, izen handiko eta nazioarteko aintzat espena duten profesionalek, parte hartuko dute. (informazio +: https://www.congresoanembe.com/ )

Parte hartuko duten estatuko eta atzerriko 800 biltzarkide eta hizlariei erakusketa komertzialeko pertsonala eta laguntzaileak batzen bazaizkie, guztira 1.000 parte-hartzailetik gora izango dira topaketan. Egun horietan, beraz, Gasteiz behi-medikuntzaren edo behi eta hausnarkari aziendekin zerikusia duen guztian espezializatutako albaitaritza-medikuntzaren, epizentroa izango da.

Juan Carlos González buru duen ANEMBE – Behi-medikuntzako espezialisten elkarteak 1990etik biltzen ditu albaitari profesionalak. Elkarteko kide dira 1.100 profesional baino gehiago, eta albaitaritza-medikuntzaren arlo guztietan aritzen dira: ikerketan, irakaskuntzan, dibulgazioan eta landa-laneko klinikan.

Bere helburu nagusiak elkartekideen prestakuntza eta ezagutzak eguneratzea da, eta, horrekin batera, abeltzaintza-sektorean aurrerapen zientifikoak eta ekoizpen-teknika berriak zabaltzen eta sartzen laguntzea. 

Hizlariak izango dira:  Soledad Collado, Serge Lacaze, Ramiro Casimiro, Oscar del Hierro, Néstor Guerra, Jorge Ortega, Jaime Magdalena, German Cáceres, Fernando San Agustin, Marta Miranda, Isabel Blanco, Elisa Pérez-Ramírez, Trevor Devries, Rubén Darío Galvis, Roberto Sartori, Ramsés Reina, Pedro Meléndez, Odón J. Sobrino, Luis Varona, Julio Giordano, Julio Benavides, Joseba Garrido, Jo Leroy, Jesse Goff, Jess Mc Art, Héctor Jairo Correa, Francisco Maroto, Christian Gortázar, Christopher Chase eta Carmelo Ortega

Sariak

Biltzarrean, Behi-medikuntzari buruzko XVII. Nazioarteko Biltzarreko komunikazio zientifikorik onenen sariak banatuko dira Gasteizko biltzarreko ahozko komunikazioen atalean.  Lanak baloratzeko orduan kontuan hartuko dira zorroztasun zientifikoa, alderantzizko lana, ezarpen praktikoa, gaurkotasuna eta originaltasuna, igorritako dokumentuen argitasuna eta zorroztasuna, eta komunikazioaren azalpena eta aurkezpena.

Lehenengo saria izango da ANEMBE´ren biltzarreko inskripzioa eta ostatua, diploma eta 1.000 euro gainerako egileen artean izendatzen den egilearentzat. Bigarren saria izango da biltzarreko inskripzioa, diploma eta 500 euro gainerako egileen artean izendatzen den egilearentzat. Eta hirugarren saria izango da biltzarreko inskripzioa eta diploma gainerako egileen artean izendatzen den egilearentzat.

Lanbidea bere lan-esparrutik, behi-aziendaren ugalketatik, sutsuko bizi izan zuen Carlos Díaz de Pabloren izena daraman sari berezia ere izango da, eta sari horrek, beraz, gai horretako komunikaziorik onena aitortuko du.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)