García Chuecak bermatu du Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoan beherapenek 2026an jarraituko dutela

Argitalpen-data: 

garciachueca_descuentos.jpg
  • 2022. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak 50 milioi baino gehiago eman dizkie beste erakunde batzuei neurriari eusteko, eta beste 53 milioi Euskotrenek hartu ditu bere gain

 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak astearte honetan positibotzat jo du Ministroen Kontseiluak gaur onartutako garraio publikorako deskontuak 2026ra luzatzea, eta baieztatu du Euskadiko administrazioak hobarien aldeko apustua mantenduko duela, Euskadiko Garraio Agintaritzak urrian egindako osoko bilkuran adostu bezala. Garcia Chuecak azpimarratu du luzapena “beharrezkoa” dela eta Eusko Jaurlaritzak babestuko duela “urtarrilaren 1etik aurrera hiritarrek deskontu berberak mantentzearren”.  

Deskontuek “milaka herritar erakarri dituzte garraio publikora eta pertsona horiek fideltasuna jorratu dute garraio publikoarekiko, erosoa, irisgarria eta eraginkorra delako”.

2022tik —neurri horiek martxan jarri zirenean— euskal administrazio autonomikoak 50 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu tokiko gainerako operadoreei laguntzeko eta, hala, neurria Euskal Autonomia Erkidego osoan ezartzea bultzatzeko, lurraldeen artean desberdintasunik sortu gabe. Kopuru horri beste 53 milioi euro gehitu behar zaizkio, Eusko Jaurlaritzako operadore den Euskotrenek bere gain hartutako kostuari eta Renfek eskaintzen dituen aldiriko trenei —joan zen urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegora transferitu ziren— dagozkienak.

Abonu bakarra

Azkenik, gaurko Ministroen Kontseiluan onartutako beste gai bati dagokionez (garraio-abonu bakarrari buruzkoa), García Chuecak adierazi du "garraio publikoaren erabilera sustatzea bilatzen duen neurri oro positiboa" dela. Bere Sailak, beste erakunde eta tokiko operadoreak bezala, sakon aztertuko ditu errege lege-dekretuaren nondik norakoak, abonu berriaren operatiba maila teknikoan eta ekonomikoan, baita haren eskumen-irismena ere, gaiaren inguruan edozein erabaki hartu aurretik. Lehenengo fase batean, eta Espainia mailan aldirietako trenen artean desberdintasunak ez sortzeko, sailburuak konfirmatu du Euskadiko aldirietako zerbitzuetan, Eusko Jaurlaritzaren esku daudenak duela urtebete, abonu bakarra martxan jartzeko eskatuko duela.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)