Pertsona Gorren Familien Espainiako Konfederazioak - FIAPAS, FIAPAS 2026 SARIAREN deialdia argitaratu du, entzumen-urritasunak ikertzeko lanetarako.
Medikuntza-, hezkuntza-, teknologia- eta gizarte-intereseko ikerketak eta azterlanak sustatzea eta zabaltzea da FIAPASen helburuetako bat. Hori dela eta, 2000. urtean, Entzumen-urritasunak ikertzeko FIAPAS saria sortu zen. Ordutik, ikerketa-sari monografiko bat iragartzen da, eta, gaur egun, bi urtean behin iragartzen da.
Urteen poderioz, berrikuntzaren eta aurrerapenaren aldeko apustu hori erreferente bihurtu da gorreriarekin, entzuteko desgaitasuna duten pertsonekin eta haien familiekin interesa duten eta/edo horiekin lotutako ikertzaileentzat.