"Ez bota janaririk Gabonetan": Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bidez, Gabonetako ospakizunetan soberan gelditzen den janaria hartu du ardatz

Argitalpen-data: 

ez-bota-janaririk-gabonetan-2025.jpeg

Gabonak hemen dira, eta ELIKA Fundazioak, aurten ere, “Janaria ez da botatzen” sentsibilizazio-kanpaina martxan jarri du. Helburua da euskal gizartea kontzientziatzea etxeetan elikagaien xahuketa murriztearen garrantziari buruz, Gabon arduratsuagoak eta ingurumenarekiko jasangarriagoak ospatu ahal izateko.

Aurten, ekimenak gure etxeetan janaria xahutzeko arrazoi nagusietako batean arreta jarri du: plateretan gelditzen diren soberakinak.  Ildo horretatik, kanpainaren esparruan bideoak argitaratuko dituzte sare sozialetan, iragarkiak irratian eta Euskadin inpaktua duten preskriptoreekin lankidetzan arituko dira, euskal gizartea elikagaien xahuketa murrizteko garrantziari buruz kontzientziatzeko. Elikagaien xahuketaren aurkako plataformari atxikitako erakundeek beren baliabide propioak erabilita kanpainaren berri emango dute, ahalik eta ikusgarritasun handiena lortzeko.

janariaezdabotatzen.eus web-orrian eskuragarri daude bideoak, iragarkiak eta Gabonetako ospakizunetan janaririk ez botatzeko gida bat, 8 aholku erabilgarrirekin.

Ekimena ELIKA Fundazioa buru duen estrategiaren, Euskadiko elikagaien xahuketaren aurkako estrategiaren, parte da. 130 erakunderekin baino gehiagorekin lankidetzan garatu da, eta dinamizatu egiten du diagnostikoak egiteko eta soluzioak bilatzeko prozesua, eta, aldi berean, kontzientziazio-kanpainak egiten ditu.

Ildo horretatik, janariaezdabotatzen.eus web-orriak baliabide hauek eskaintzen ditu, besteak beste: ekimenen mapa, aprobetxamendu-errezetak, errazio-kalkulagailuak, diagnostikoen txostenak eta sektore desberdinei zuzendutako gida espezifikoak.

Ekimen hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren estrategiaren baitan jasota dago, euskal elikadura-sistema jasangarriagoa lortzeko, ekoizpenetik hasi eta elikagaien kontsumoraino.

Kanpaina horren bitartez, ELIKA Fundazioaren helburua da herritarrek hausnartu dezatela Euskadin elikagaiak ekoizteko, kontsumitzeko eta aprobetxatzeko moduari buruz, eremu espezifikoetan eta egun seinalatuetan ohitura jasangarriagoak sustatzeko, egun horietan kontsumitzen baitira elikagai gehien.

Informazio gehiago: https://zerodespilfarro.elika.eus/ez-bota-janaririk-gabonetan-2025/

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)