Zer aurkituko duzue gure Instagram kontuan?
- Sarea osatzen duten 300 liburutegi baino gehiagoren funtsa osatzen duten liburuen eta bestelako kultura-baliabideen gomendioak. Egile eta izenburu berriak aurkitzen lagundu nahi dizuegu, adin eta gustu guztietarako.
- Liburutegietan antolatzen ditugun doako kultur jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazio eguneratua: irakurketa klubak, erakusketak, tailerrak, ipuin kontalariak, egileekin topaketak eta askoz gehiago.
- Gure zerbitzuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholku praktikoak: nola erabili online katalogoa, nola berritu maileguak, nola sartu eLiburutegira, liburu eta film digitalen plataformara.
- Artelanei, egileei eta liburutegiei buruzko bitxikeria eta istorio liluragarriak, mailegu bakoitzaren eta sareko txoko bakoitzaren atzean ezkutatzen den kultur mundua ezagut dezazuen.
- Elkarreraginerako espazio bat: zalantzak argitzea, zuen iradokizunak entzutea, irakurketa-erronkak partekatzea eta kultur komunitate bizi eta askotariko batekin konektatzea.
Zergatik ireki leiho digital berri hau?
Eusko Jaurlaritzaren Liburutegien Sarearen helburua beti izan da kultura eta ezagutza pertsona guztiei hurbiltzea, eta, horretarako, edonon eta edonoiz eskuratu ahal izatea bere zerbitzuak. Orain, Instagrameko presentziarekin, urrats bat gehiago ematen dugu zaudeten lekuan egoteko, egungo bizitzaren erritmora egokitutako edukiekin.
Kanal hau topagune dinamikoa, freskoa eta parte-hartzailea izatea nahi dugu, gure liburutegi eta online plataformetatik eskaintzen dugun esperientzia presentziala eta digitala osatzeko.
Nola jarraitu guri?
Horretarako, bilatu Instagramen: @liburutegiakejgv eta eman jarraitzera, nobedaderik ez galtzeko.