Eusko Jaurlaritzak XIII. Legegintzaldiko plangintza estrategikoa onartu du

Argitalpen-data: 

  • Guztira, zeharkako hamar plan eraldatzaile izango dira

Eusko Jaurlaritzak hamar planez osatutako plangintza estrategikoa onartu du. Plan horiek estrategikotzat jotzen dira legegintzaldi honetan, zeharkakoak direlako eta izaera eraldatzailea dutelako.

Hamar plan estrategikoak kritikoak diren Gobernu-programaren esparruetan zentratzen dira, bai duten potentzial eraldatzaileagatik, baita gobernu-ekintzan duten zeharkakotasunagatik ere, eta estuki lerrokatuta daude Europar Batasunaren eta Nazio Batuen Erakundearen estrategiekin, eta, bereziki, 2030eko Garapen Iraunkorreko Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko 17+1 helburuekin.

Hamar planak XIII. legegintzaldiko plan estrategiko gisa kalifikatzearen helburua da gobernuaren arreta eremu jakin horien plangintzan jartzea, eta, horretarako, berariazko prozedura bat ezartzen da plan horiek egiteko, izapidetzeko eta horien jarraipena egiteko.

Plan bakoitzerako prozedura espezifiko bat ezartzen da, plan horiek egiteko, izapidetzeko eta jarraipena egiteko.

XIII. legegintzaldiko plan estrategikoak honako hauek dira:

  1. Industria plana
  2. Zientzia, teknologia eta berrikuntzako plana 2030
  3. Nazioarteko esparru estrategia Euskadi Globala
  4. Segurtasun publikoko plan orokorra
  5. Gobernantzaren, berrikuntza publikoaren eta gobernu digitalaren plan estrategikoa 2030 – Ardatz Berria
  6. Osasun plana
  7. Gazte plana
  8. Erronka demografikorako eta immigraziorako 2030erako euskal estrategia
  9. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2030 Estrategia
  10. Euskararen plan estrategikoa

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)