- Ubarretxena sailburuak esan du Espainiako Gobernuak ez dutela egutegia luzatzeko eskaerarik egin, eta beraz, Jaurlaritzak adostutako egutegia betetzeko lanean jarraitzen duela buru belarri
Iraila hilabete erabakigarria izango da eskumenen eskualdaketari eta Gernikako Estatua betetzeari dagokionean. Gaur goizean ETB1-eko Egun on Euskadi saioan Maria Ubarretxena, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari egindako elkarrizketan sailburuak berretsi egin du bere mandatua dela Gernikako Estatutua aurten betetzea.
Ubarretxenak azpimarratu du Jaurlaritza buru belarri ari dela lanean. Aste honetan eta datorren astean Madrilen hainbat bilera egingo dituela jakinarazi du, besteak beste, Yolanda Diazen Ministerioarekin, azken Aldebiko Batzordean adostutakoak aurrera eramateko, aireportuen kudeaketan parte hartzeko batzordea martxan jartzeko eta uztailean “zintzilik” utzitako etxeko lanak ixteko. Beste behin, sailburuak adierazi du, ez duela eragozpenik ikusten Gizarte Segurantzaren arloko eskumenak Euskadira eskualdatzeko.
Proposamen guztiak prest urrian
Eskualdatzeko dauden eskumen guztien inguruko proposamenak izango ditu eskuartean Espainiako Gobernuak urri hasieran, beraz, Eusko Jaurlaritzak bere etxeko lanak eginak izango ditu eta Espainiako Gobernuak ere akordioa betetzeko lan egitea espero dugu”.
Ubarretxenaren esanetan, Espainiako Gobernuak ez du sekula egutegia luzatzeko eskaerarik egin, “adostutako egutegi bat daukagu eta gu adostutako epe horien baitan lanean jarraitzen dugu, bete daitekeelakoan; horri eusten diogu eta ez dugu beste eszenatokirik aurreikusten”.
Zentzu horretan, iraila hilabete garrantzitsua izango dela adierazi du Espainiako Gobernuak bere borondatea azaldu dezan “keinu politiko esanguratsua izango da, Batzorde Mistoa ospatzea zintzilik geratu ziren gaiak erabat ixteko".
Autogobernuaren berritzeari dagokionez, baikor agertu da alderdien arteko elkarrizketen harira, “baliatu behar dugu daukagun aukera herrialde honek duen tresna garrantzitsuenetariko bat eguneratzeko; tresna berriak behar ditugu, egungo Estatutuak barne biltzen ez dituenak; amestu egin behar dugu eta pentsatu Euskadik zer beharko duen datozen hamarkadei begira; eta aukera paregabe bat daukagu guztion artean lanketa hori egiteko”.
Gardentasun Legea, aukera paregabe bat
Dagoeneko Legebiltzarrean dagoen Gardentasunaren Legearen harira, Ubarretxenak jakinarazi du urrira arte zabalik dagoela ekarpenak eta emendakinak egiteko aukera. “Aukera paregabe bat daukagu, Euskadik Gardentasunaren Lege bat izan dezan, demokrazia sendotu dezagun, gure erakundeak indartu ditzagun, deskonfiantzaren, desinformazioaren eta eskuin muturreko mugimenduei aurrean eta Gardentasunaren Legea ahalegin bat da zentzu horretan”.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)