Eusko Jaurlaritzak sormen-industriekin duen konpromisoa indartu du BIME Bilbao 2025 programan

Argitalpen-data: 


      BIME01.jpeg

Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartzen du BIME Bilbaoren hamahirugarren edizioan, euskal kultura- eta sormen-sektorearen nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa sendotuz. Atzo, asteartea, hasi eta urriaren 31, ostirala, arte, Bilbao International Music Experience jaialdia izango da Euskalduna Jauregian. Bertan, erakundeetako ordezkariak, profesionalak eta sektoreko eragileak batzen ari dira hainbat jardueratan.

Euskalduna Jauregian egindako inaugurazioan, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordeak azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak "ekosistema kulturala eta sortzailea indartzeko, hizkuntza-aniztasuna babesteko eta Euskadi kultura-berrikuntzan nazioarteko erreferente bihurtzeko" egindako apustua. Bere hitzaldian nabarmendu zuenez, "musikaren sektorea eta sormen-industriak garapen ekonomiko eta sozialaren motor estrategikoak dira, kalitatezko enplegua eta nazioarteko lankidetzarako aukera berriak sortzeko gaitasuna dutenak".

BIMEren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Sormen Industrien Ikerkuntzari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean parte hartu du. Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateak bultzatutako topaketa aitzindaria da, eta ezagutza sortzea eta sektorearen erronkei irtenbideak proposatzea du helburu, ikerkuntzatik eta berrikuntzatik abiatuta. Gainera, Musika Industriaren Eskuliburua aurkeztu da — Lanbide bihurtutako grina —, musika-proiektuak garatzeko tresna profesionalak eskaintzen dituen gida praktiko eta eguneratua, euskal kulturaren esparruko profesionalizazioarekiko eta prestakuntzarekiko konpromiso instituzionala sendotuz.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)