Eusko Jaurlaritzak larrialdi edo hondamendi handiko kasuetan herritarrei abisuak emateko ES-Alert sistemaren proba bat egin du Arabako Lurralde Historikoan

Argitalpen-data: 


      iREKIA.png
  • Lurralde horretan kokatutako gailuetan txistu bat entzun da mezu lasaigarri batekin batera; mezu horretan irakur zitekeen proba bat zela, eta ez benetako egoera bat

Eusko Jaurlaritzak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrotik, larrialdi edo hondamendi handiko kasuetan herritarrei abisuak emateko ES-Alert sistemaren proba bat egin du gaur. Hala, mezu bat bidali du Arabako Lurralde Historikoko biztanleen telefono mugikorretara: txistu bat igorri du mezu lasaigarri batekin batera. Mezu horretan azaltzen zen intzidentzia sistema horren proba bat baino ez zela, eta ez benetako gertakari bat.

Orain arte egin den ezaugarri horietako hirugarren saioa da, 2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan eta, duela gutxi, urriaren 2an Balmasedan (Bizkaian) egindako ES-Alert simulakroen ondoren.

Horrelako saioen helburua da abisu-sistema horren eraginkortasun-maila zuzenean ezagutzea, larrialdi handiko benetako egoera bat izanez gero horren hedapena hobetzeko.

Txistua entzun ondoren, hautatutako eremuan beren gailuak zituzten pertsonek mezu hau jaso dute:

112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA

Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko

Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.

PRUEBA DE ACTIVACIÓN DE ALERTAS MASIVAS DESDE 112 SOS DEIAK EUSKADI

Este es un mensaje de prueba del sistema de alertas a teléfonos móviles ante situaciones de gran emergencia. Gracias.

Una vez leído el mensaje pulse Aceptar para eliminarlo de la pantalla.

TEST OF ACTIVATION OF MASS ALERTS FROM 112 SOS DEIAK EUSKADI

This is a test message from the alert system for mobile phones in case of a major emergency. Thank you.

Once the message is read, press OK to remove it from the screen.

 

PROBAREN GARAPENA ETA ARABAKO UDALEKIKO LANKIDETZA

Europako ES-Alert sistema telefonia mugikorreko sarean oinarritzen da, eta helburu du estaldura espezifikoko eremu baten barruan dauden gailuetara larrialdi-jakinarazpenak bidaltzea. Sistema horrek edozein estalduraren gainean funtzionatzen duenez, nahiz eta sarea kolapsatuta egon, larrialdi-egoera batean gertatu ohi den bezala, haren mezuek lehentasuna dute eta jaso daitezke, erabiltzailea une horretan estaldura ematen dion operadorearen sarean abonatuta ez egon arren.

Gaur egindako saioan, 112 SOS Deiak – Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak abiarazi du alerta.

Zentro horretatik, larrialdietako teknikariek ES-Alert tresnak emandako 2 kontrol-panel erabili dituzte. Lehenengoan alerta-mezua idatzi da, haren iraupena zehaztu da eta hartze-eremua hautatu da. Era berean, bigarren panela aldagai horiek guztiak onartzeko edo baliozkotzeko erabili da (aipatutako mezua, mezuaren iraupena eta aukeratutako eremua).

Lehenengo panela SOS Deiak-eko eta Ertzaintzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzuko kudeaketako langileek gainbegiratu dute; bigarren panela, berriz, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren beraren Esku Hartzeko Zerbitzuak kontrolatu du, eta zerbitzu horrek eman dio bere oniritzia azkenean, alerta-mezua hautatutako eremuko telefono mugikorretara iristeko bidea emateko.

Nabarmentzekoa da Arabako udal guztiek eta babes zibileko elkarte eta taldeek eskuzabaltasunez emandako lankidetza. Elkarte eta talde horiek lan handia egin dute kalean bertan, informazioa ematera eta mezua herritarren artean modu eraginkorrean zabaldu dela egiaztatzera bideratutako lana.

Ohiko saioa

Barruan, larrialdietako teknikariek erregulartasunez egiten dituzte honelako saioak alerta-sistema horren eraginkortasuna egiaztatzeko, baina gogorarazi behar da, oraingoan, eremu geografiko jakin bati benetan eragiten dion Eusko Jaurlaritzaren hirugarren proba dela, 2022ko azaroaren 10ean arrakastaz egin ondoren Bilboko Txurdinaga eta Begoñako Andramaria auzoetan (eta inguruetan) eragina izan duten saioak eta, duela gutxi, urriaren 2an Bizkaiko Balmaseda hirian programatutakoa.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)