Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Kanarietako Gobernuak antolatutako "Politika publikoen ebaluazioa" jardunaldietan parte hartu dute aste honetan. Bertan, Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak ere parte hartu du.
Jardunaldien helburua izan da politika publikoen eraginkortasuna ebaluatzearen eta hobetzearen garrantziari buruz hausnartzea, herritarren beharrei erantzun egokia emateko, bai eta politiken ebaluazioa eta kudeaketaren auditoretza gobernu onaren printzipioen arabera sustatzea ere. Esparru honetan, baliabide publikoen kudeaketaren efizientzia, helburuen betetze eraginkorra eta herritarren aurrean kontu-ematea aztertzeko beharrari heldu zaio, funtsezko elementuak baitira demokrazia indartzeko eta erakundeekiko konfiantza sendotzeko.
Era berean, Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendari Ana Aguirrek bilera bat egin du Kanarietako Parlamentuko Gardentasunaren eta Informazio Publikoaren Sarbiderako komisario Noelia García Lealekin. Bertan, Gardena atariaren funtzionamendua jorratu da, gardentasunerako eta informazio publikoa eskuratzeko tresna gisa.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)