Katalunia, Euskadi, Galizia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak eta Nafarroako gobernuen ordezkariek bilera egin dute gaur Iruñean, Hizkuntza Politikaren arloko Lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordearen esparruan. Bertan, gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialak dituzten lurraldeetako hizkuntza-politikako arduradunak biltzen dira, beren hizkuntzen aldeko jarduerak partekatzeko eta bultzatzeko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)