Eusko Jaurlaritzak gogoratzen du aste honetan alkohol eta droga kontrolak areagotuko direla Euskadiko errepide-sarean

Argitalpen-data: 


      2025-06-26_UDA_TRAFIKOKO_OPERAZIOA__3_.JPG
  • Udan egiten ari diren prebentzio-kontrolen kanpainaren barruan sartzen dira jarduera horiek

Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, prebentziozko alkohol- eta droga-kontrolak areagotuko ditu datorren astean Euskadiko errepide-sarean, udako hilabeteetan egiten ari diren prebentzio-kontrolen kanpainaren esparruan. Zehazki, uztailaren 14tik 20ra bitarteko astean, astelehenetik igandera, gauzatuko da errefortzu hori eta, ondoren, abuztuaren 1etik 3ra, 15etik 17ra eta 22tik 24ra bitarteko asteburuetan jarraituko du.

Kontrol horiek, urte osoan zehar istripu larriak eragiten dituzten arrisku-portaerak prebenitzeko helburuarekin trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko egingo diren 32 kanpainen egutegian sartzen dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)