Eusko Jaurlaritzak gehienez 1.284 m "-ko zorpetze-eragiketak egin ahal izango ditu 2025erako (Gobernu Bilera 2025-01-28)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo(2).jpg

Gobernu Kontseiluak erabaki du zor publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egitea, eta baimena ematen du gehienez ere 1.284.992.934 euroko mailegu-eragiketak hitzartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. Zorpetze-eragiketa horietatik eratorritako baliabideak aurtengo aurrekontu orokor hauek finantzatzeko erabiliko dira.

Zorpetze-eragiketak eurotan edo beste edozein dibisatan egin ahal izango dira, interes-tasa finko edo aldakorrarekin. Era berean, 50 urteko gehieneko epea ezartzen da. Eragiketa horiek egin ahal izango dira, bai errendimendu esplizitu edo inplizituko baloreak zirkulazioan jartzea dakarten zor publikoko jaulkipenen bidez, eurotan edo beste edozein dibisatan, edozein formatu eta egituratan eginda, bai mailegu edo kredituko beste edozein eragiketa tipologiaren bidez.

Baimentzen diren jaulkipenek Estatuaren zor publikoaren onura eta baldintza berberak izango dituzte, aplikatu beharreko araudiaren arabera.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)