Eusko Jaurlaritzak "Colombia 4.0" ekitaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak hizlari gisa parte hartu du gaur Kolonbiako zientzia eta teknologiako ekitaldi nazional garrantzitsuenean, ‘Colombia 4.0’ ekitaldian, Andeetako herrialdeko Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Ministerioak gonbidatuta. Topaketa nazionala izan da, Barranquilla hirian, eta bertan izan dira agintariak, erakunde akademikoak, zentro teknologikoak eta sektore pribatuko ordezkariak.

Euskadiko Ordezkaritzaren ordezkari gisa, María Ángeles Guerra Arandak, enpresa-arduradunak, parte hartu du, eta "Euskal ekosistema: teknologia eta berrikuntza" izeneko hitzaldia eskaini du.

Euskadik foro honetan parte hartzeak indartu egiten ditu zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan Kolonbiako erakundeekin dituen lankidetza-loturak, bai eta Eusko Jaurlaritzak Latinoamerikan jardunbide egokiak partekatzeko eta aliantza estrategikoak sustatzeko duen konpromisoa ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)