Eusko Jaurlaritzak Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioak trafikoan izango dituen eraginak direla eta arreta eskatu du

Argitalpen-data: 


      Ertzaintza_Trafikoa.jpg
  • Zirkulazioan eraginak goizeko 06:30ean hasiko dira, eta proba amaitu arte luzatuko dira
  • Ordezko bideak erabiltzea eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea gomendatzen da

Igande honetan, azaroaren 9an, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa dela eta, Behobia (Irun) eta Donostia arteko trafikoan eragin handiak izango dira, ibilbidearen inguruan, goizeko 06:30etan hasi eta proba amaitu arte.

Lasterketa goizeko 9:30ean hasiko da. 20 kilometroko ibilbidea Behobian hasiko da, Faisaien uhartearen ondoan, eta GI-636 errepidetik joango da Irundik, Gaintxurizketako gaina igo eta bide horretatik Errenteriako herrigunera iristeko. Ondoren, lasterketa Pasai Antxon sartuko da Nafarroa Etorbidetik eta Donostian barneratuko da Mirakruz Gainetik, Grosetik eta Zurriola pasealekutik, eta Boulevardean amaituko da. Azken partehartzaileek 11:35ak aldera hartuko dute irteera Behobian.

Trafikoan eraginak

ERREPIDEA

HASIERAKO KP

AMAIERAKO KP

HASIERA

AMAIERA

GI-636

15,300

Osinbiribilgo biribilgunea

17,000

Behobiako biribilgunea

06:30

14:00

GI-636

17,000

Behobiako biribilgunea

17,330

Iparraldeko muga

08:00

12:00

N-121-A

74,400

Laskoaingo biribilgunea

75,039

Errepidearen amaiera

08:00

12:00

N-121-A

74,800

Antton Txipi biribilgunea

08:00

12:00

GI-636-10

Suhiltzaileen biribilgunetik GI-636-10-1-S errepidearen eta Iruneko jaitsiera galtzadaren arteko lotunea

09:00

13:00

GI-636

9,560

7,900

08:15

14:00

Gaintxurizketa: Irunera jaisteko galtzada

GI-636

7,900

Gaintxurizketako biribilgunea

2,600

Altamirako biribilgunea

08:15

14:00

GI-636-4

Lintzirin eta Lartzabalgo biribilgunearen artean

08:15

14:00

GI-2132

15,500

Lartzabalgo biribilgunea

15,200

Arragua

08:15

14:00

GI-636

2,100

Kaputxinoen gaina

1,800

Kaputxinoen biribilgunea

09:50

15:00

GI-636-2

Altamirako biribilgunea

GI-636-1

Don Boscoko biribilgunea

 

Gomendioak

Lasterketan parte hartuko duten korrikalarien kopurua handia dela kontuan hartuta (28.000 pertsona inguru daude izena emanda), Eusko Jaurlaritzak kontuz ibiltzeko eskatu du, kirol-proba horrek trafikoan izango dituen eraginak direla eta. Lasterketa egingo den lekutik ibili behar direnei ordezko bideak erabiltzea eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea gomendatzen zaie.

Era berean, probako parte-hartzaileei gomendatzen zaie garraio publikoak erabiltzea probaren hasierara joateko. Ibilgailu partikularrean joanez gero, gogoan izan ezin dela ibilgailutik jaitsi AP-8 autobidean auto-ilaretan geldituta egonda, oinezkoen zirkulazioa debekatuta baitago. Ezin izango da ibilgailurik aparkatu ZAISA industrialdean, eta bertan geratu ahal izango da soilik korrikalariak uzteko, eta berehala jarraitu beharko du gidariak ibilbidea.

Frantziatik A-63 errepidetik ibilgailu partikularrean datozen parte-hartzaileei gomendatzen zaie Biriatuko irteera hartzea, eta handik Behobiara joatea, han jaitsi eta irteera-gunera oinez joateko.

Lasterketaren ibilbidea aurretik oinez eta probaren antolakuntzatik kanpo egin ohi duten pertsonei gogorarazten zaie, bide-segurtasuneko begi bistako arrazoiengatik, ibilbidea ez dela galtzadatik egin behar, eta are gutxiago gaueko ordutegian. Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du, behar izanez gero, bazterbidetik baino ezin dela ibili, ikuspen-elementuak (txalekoak eta elementu islatzaileak) eramanda, zirkulazio-erreitik ahalik eta gehien bereizita eta ibilgailuen martxaren kontrako noranzkoan, urrutitik ikusi ahal izateko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)