Eusko Jaurlaritzak 93 milioi euro eman dizkio Hazitek 2025 programari, euskal enpresetan ikerketa eta garapena sustatzeko

Argitalpen-data: 

Laguntza-programa hau Europar Batasunak kofinantzatzen du, EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez, 2021-2027 aldian



Urtarrilaren 2an ireki zen Hazitek 2025 I+Grako laguntza-programa eskatzeko epea. Programa hori ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko diseinatu zen.

Programak itzuli behar ez diren dirulaguntzak eskaintzen ditu, Ikerketa Industriala edo Garapen Esperimentala beharrezko baliabideekin hornitzeko, eta bere aurrekontua bi laguntza-lerrotan banatzen da, proiektuen izaera lehiakor edo estrategikoaren arabera.

Berrikuntza gisa, 2025eko deialdia fase bakar batean kudeatuko da.

Industria-ikerketako eta garapen esperimental lehiakorreko proiektuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko.

Ikerketa industrialeko eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak: Kategoria honen barruan diruz lagundu ahal izango dira Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-eremuetan jasotako ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak, bai eta ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+Bko jarduerak ere, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarri berriak sortzera bideratuta daudenak, bai eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratzera eta oinarri zientifiko-teknologikoko patente eta enpresa berriak sortzera bideratutakoak ere.

HAZITEK 2024 deialdian, izaera lehiakorreko I+G proiektuen lerroan 623 proiektu lagundu dira, 666 enpresa desberdinen partaidetzarekin; I+G proiektu estrategikoen lerroan, berriz, 31 proiektu lagundu dira 184 enpresaren parte-hartzearekin.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 17an amaituko da.