- 2026an zehar deituko den eskaintzak 719 plaza barne hartzen ditu Administrazio Orokorrerako, 1.019 Hezkuntzarako eta 436 Segurtasunaren eremurako, eta 2.433 Osakidetzarako, besteak beste
- Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiko lehentasunezko helburuetako bat betetzen jarraitzen du: euskal administrazio publikoan kalitatezko enplegu egonkorra finkatzea
Gaur egindako Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publiko osorako 2025erako enplegu publikoaren eskaintza onartu du, guztira 2.214 plazarekin. Baita, sektore publikoko lan-eskaintza publikoak aurkeztu dira, 2.535 plaza gehiagorekin. Guztira, 4.749 plaza onartu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administraziorako, Ertzaintzan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetarako eta Osakidetza, EITB edo EJIE bezalako erakunde edo entitateetarako, besteak beste.
Onarpen honekin, 2026an gauzatzen hasiko dena, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldiko lehentasunezko helburuetako bat betetzen jarraitzen du: euskal administrazio publikoan kalitatezko enplegu egonkorra finkatzea, zerbitzu publikoak indartuko dituena eta Euskadiko herritarren egunerokotasuna hobetuko duena.
Guztira, 719 plaza eskainiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan. Hezkuntza Administrazioari dagokionez, 1.019 plazarako enplegu publikoaren eskaintza onartu da; eta Segurtasun Administrazioari, Ertzaintzaren kidegoari eta zerbitzu laguntzaileei dagokienez, 476 plaza onartu dira.
Gainera, Administrazioko erakunde eta entitate publikoetan deituko diren 2.535 plazei buruzko informazioa eman da Gobernu Kontseiluan, eta Osakidetzako 2.433 plazak nabarmentzen dira. Gainerako plazak honako hauek dira: AUKERAK- Gizarteratzearen Euskal Agentzia (14), Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca (8), Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, EJIE (40), Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, VISESA (9), NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (10), Euskadiko Orkestra (9) eta HAZI Fundazioa (12).
|
Administrazio Orokorra |
719 |
|
Hezkuntza Administrazioa |
1.019 |
|
Ertzaintzaren kidegoa |
430 |
|
Segurtasun sailaren zerbitzu laguntzaileak |
46 |
|
|
|
|
Erakunde eta Entitateak |
|
|
Osakidetza |
2.433 |
|
AUKERAK- Gizarteratzearen Euskal Agentzia |
14 |
|
Euskal Irrati Telebista (EITB) |
8 |
|
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE) |
40 |
|
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra (VISESA) |
9 |
|
NEIKER, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea |
10 |
|
Euskadiko Orkestra |
9 |
|
HAZI Fundazioa |
12 |
|
GUZTIRA |
4.749 |
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)