- Pasa den urtean 55.790 pertsonak laguntza hauek jaso zituzten; guztira 28.124 bizikidetza unitatek
- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailak 2025erako iazko diru kopuru bera mantendu du GLLtarako
Eusko Jaurlaritzak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren bitartez, GLLak (Gizarte Larrialdietarako Laguntzak) Euskadiko udalerrietara bideratzen ditu, haiek prestazio horiek beharrizan handiena duten pertsonei helaraz diezazkieten.
GLLak udalen bidez ematen diren laguntzak dira, eta pertsonen eta familien beharren arabera bideratzen dira. 2024an, Euskadin 55.790 pertsonak jaso zituzten Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, 32.338k Bizkaian, 16.311ek Gipuzkoan eta 7.141ek Araban. Bestalde Euskadin, bizikidetza-unitate hartzaileak 28.124 izan dira 2024an: 15.988 Bizkaian, 8.424 Gipuzkoan eta 3.712 Araban.
GLLen hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, gutxienez 6 hilabeteko erroldatzea izan behar dute eta, alokairuko laguntzak jasotzeko, ez dira Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren eta Gaztelagun laguntzen onuradun izan behar.
GLLetarako dirua oso beharrezkoa da inor muturreko pobrezian ez egoteko. "Ongizatea bermatuko duen Euskadi bat nahi dugula diogunean, herritar guztiengan pentsatzen ari gara. Ez dugu nahi bi edo hiru abiadurako Euskadi bat non baliabide gehiago edo gutxiago dituzten kolektiboen arteko arrakalak ezinegona sortuko duen" adierazi du Maria Ubarretxenak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Udal-erakundeak udalerri bakoitzaren etxebizitza-ezaugarriak eta oinarrizko premiak ondoen ezautzen dituzten erakundeak dira eta horretan oinarrituta GLLak banatzen dituzte. Hori bai, Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak gastu espezifiko bakoitzerako eman beharreko gehieneko zenbatekoak ezartzen ditu, eta 2025ekoak aurreko urtearekin alderatuta ez dira aldatu.
|
KONTZEPTUA |
|
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
2025 |
|
Alokairua |
hileko |
250 € |
250 € |
250 € |
275 € |
300 € |
300 € |
300 € |
|
Energia |
urteko |
900 € |
900 € |
900 € |
1.500 € |
1.500 € |
1.500 € |
1.500 € |
|
Etxebizitzaren mantenurako beste gastu batzuk |
hileko |
900 € |
900 € |
900 € |
900 € |
900 € |
900 € |
900 € |
|
Oinarrizko premiak |
urteko |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
2.500 € |
2.500 € |
2.500 € |
|
Zorpetzea |
urteko |
3.000 € |
3.000 € |
3.000 € |
3.000 € |
3.000 € |
3.000 € |
3.000 € |
|
Kredituen amortizaziogatiko interesak |
hileko |
250 € |
250 € |
250 € |
250 € |
300 € |
300 € |
300 € |
|
Altzariak eta elektrotresnak |
urteko |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
|
Konponketak eta instalakuntzak |
urteko |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
1.850 € |
|
Etxebizitza berri bateb instalatzea |
urteko |
- |
- |
- |
- |
1.800 € |
1.800 € |
1.800 € |
Udalen arteko banaketa
2025eko ekitaldian, 2024an egin zen bezala, kreditu osoa bi zatitan banatuko da. Lehen zatia (37 milioi euro) 2025eko GLLen Aginduan jasotzen diren premia-adierazleen arabera banatuko da: udalerrian DSBEa jasotzen duten unitateen kopurua 2024ko urriaren 31n, eta udalerrian izena emanda dauden eta prestaziorik jasotzen ez duten pertsonen kopurua, horiek ere 2024ko urriaren 31n.
Bigarren zatia (4,5 milioi euro) udalek 2024ko ekitaldi osoan aurreratutako GLLen emakidak kontuan hartuta banatuko da. Hori esleipen gehigarri bat da, udal batzuek beren aurrekontutik aurreratu dituzten GLLen gastuak estaltzeko.
Azpimarratu behar da, ekitaldiaren azken hilabeteetan eta udalek eskura dituzten aurrekontu-kredituen arabera, udalek emakidak egin ditzaketela, dagoen aurrekontuaren ikuspegi errealago bati jarraituz, eta eskatzaile guztien eskaerari estaldura berdina eman diezaioketela.
Bigarren zatiari dagokionez (4,5 milioi euro), koefiziente zuzentzaile bat gehitu zen iaz, banaketa osoa ahalbidetzen duena, soberakinik gera ez dadin eta partida handitu behar ez izateko.
Une honetan, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila GLLen Dekretu berri bat lantzen ari da. Dekretu horren oinarriak EUDELeko talde tekniko batekin adostu dira. Azken hau EUDELekin partekatutako lana da GLLen kudeaketa udalei dagokie eta.
"Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Eusko Jaurlaritzaren inbertsio bat dira. Jaurlaritza beti egongo da pobreziari aurre egiteko politika publikoak abian jartzen. GLLak ez dira pobreziari aurre egiteko tresna bakarra, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren ongizate-politiken estrategiari berari lotuta daude. Ongizate sailaren eta Eusko Jaurlaritzako gainerako sailen lehentasuna sistema publikoa eta gizarte-kohesioko politikak indartzea da eta horretan jarraituko dugu” adierazi du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)