Atzo hasi zen Euskaraldia ariketa soziala, eta maiatzaren 25era bitartean belarriprest eta ahobizi gisa arituko dira Osalaneko dozenaka langile. Batzuek, gainera, bikoteka mintzatratuak egin dituzte, beren arteko elkarrizketetan euskaraz gehiago aritzeko akordioak.
Osalanek, beste behin ere, entitate gisa eman du izena. Izan ere, Euskaraldia tresna paregabea da Euskararen VII. Plan Estrategikoan ditugun erronkei astindu bat eman eta euskara erakundeko lan- eta harreman-hizkuntza izan dadin pausuak emateko.
Beraz, egunotan zein urteko gainontzeko egunetan ere, Osalanekin harremanetan jartzen diren herritar eta erakundeei gonbidapena luzatzen diegu gurekin euskaraz aritu daitezen.