Euskalmetek giro hotza iragarri du Gabon eta Eguberri egunetarako

Argitalpen-data: 

Nuboso.jpg

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak giro hotza iragarri du Gabon egunerako eta, batez ere, Eguberri egunerako, aire-masa hotz bat sartuko baita kontinentearen barnealdetik.  

Gabon egunerako iragarpena

Hilaren 24an, hodei ugari izango dira, batez ere kantauriar isurialdean, eta baliteke euri pixka bat egitea.  Elur-maila 1.200-1.400 metro inguruan kokatuko da, eta gauean jaitsi egingo da eta azken orduan 1.000 metrotik behera kokatuko da.  

Aldi berean, iparreko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta bolada zakarrak izango dira haizeguneetan.  Tenperatura minimoak 0-5 ºC inguruan ibiliko dira, eta izotza ere egin dezake Arabako zenbait lekutan. Tenperatura maximoak, berriz, 8-13 ºC inguruan ibiliko dira.

Eguberri egunerako iragarpena

Hilaren 25ean eguneko tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta 10 ºC-tik beherako balioak izango dira orokorrean, eta 5 ºC inguruan geratuko dira Araban. Aldi berean, hodeitza berriz ere ugaria izango da, eta litekeena da euri pixka bat egitea egunaren lehenengo erdian, batez ere kantauriar isurialdean. Litekeena da elur-maila 1.000 metrotik behera kokatzea.  

Egun horretan iparraldeko haizea ibiliko da, batez ere ipar-ekialdekoa, eta haizeguneetan bolada zakarrak izan litezke. Era berean, izotza egin dezake barnealdean eta mendialdeetan.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen eta X sare sozialeko profilaren bidez.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)