Euskal Kostaldeko XXXIV. Estropada gaur hasiko da: "Euskadiko Kirol Portuak Saria"

Argitalpen-data: 


      20030529_01_0082_1_.jpg
  • Euskadiko Kirol Portuak elkarteak berretsi egiten du itsas kirolarekin duen konpromisoa, eta, aurten ere, kirol-lehiaketa hau babesten du, 2025´ean 34. edizioa egingo baita
  • Egaña: "Probak EKP´ren 25. urteurrenarekin bat egiten du"
  • Kostaldea: 60 milia Getxo eta Hondarribia artean, gurutzaldiak egiteko; “Osiriak” Donostiatik itsasoratzen dira
  • Finalak uztailaren 6´an, igandea, Hondarribian, Urrezko Balea eta EKP garaikurrekin

Donostia 2025 07 04

Gaur, ostirala, hasiko da Euskal kostaldeko XXXIV. Estropada, "Euskadiko Kirol Portuak" (EKP) garaikurrarekin. Proba uztailaren 6´ra bitartean egingo da. "Mende laurdeneko etengabeko laguntza honek erakusten du Euskadiko Kirol Portuak taldeak itsasoa herritarrengana hurbiltzeko eta Euskadi lehen mailako helmuga nautiko gisa sendotzeko egin duen apustu sendoa" adierazi du Edurne Egaña EKPko zuzendariak.

Euskal Kosta-Urrezko Balea Sariaren 34. edizioak bat egiten du guretzat oso berezia den mugarri batekin, EKP´ren 25. urteurrenarekin. Mende laurden honetan, gure konpromisoa Euskadiko aisialdiko nautika sendotzea izan da. EKP´ren historia, hein handi batean, gure lurraldeko olgetako nautikaren historia da”, adierazi du Edurne Egañak, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariak. Bereziki, klub nautikoen lana eskertu du, “gure tripulazioaren parte” gisa definitu baititu, eta “elkarrekin horizonte berrietara nabigatzen jarraitzera” animatu ditu. 34garren edizio honetako ibilbidea uztailaren 4an, ostirala, hasiko da, Getxo eta Hondarribia arteko 60 miliako itsas bidaiekin. Osiris itsasontziak, berriz, Donostiatik abiatuko dira. Lehiaketaren amaiera uztailaren 6an izango da, igandea, Hondarribiko urek haizealde-haizebea motako estropadak hartuko dituztenean, Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Balea garaikurren irabazleak erabakiz.

Estropadak Kantauri itsasoko eta Akitania Berriko hainbat lekutatik etorritako ontzidi nabarmena bilduko du. Izena eman duten gurutzaontzien artean daude, besteak beste, Thelonious (Jon Garay, Bizkaia), Alpega (Alfonso Churruca, Bizkaia), Txupinazo (Juan Valdivia, Bizkaia), Ramper (Jairo López de Guevara, Bizkaia), NJ (Iker Almandoz, Gipuzkoa), Sagartxo IV (Pablo Unilla, Gipuzkoa) eta Harimaitz (Gipuzkoa). Osiris klasean, Lau Haiezak (Patrick Pillot) eta Haizea (Jeremy Viron) ontziak nabarmentzen dira.

Duela 25 urtetik, EKP´k etenik gabe babesten du Kantauriko egutegi nautikoaren erreferente bihurtu den lehiaketa hau. Euskal Kostaldeko Estropadak kirola, tradizioa eta ingurunearekiko errespetua uztartzen ditu, eta aukera ematen du Euskadiren irudia jarduera nautikoetarako helmuga bikain gisa proiektatzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)