Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko-komunitateko elkarteen parte-hartzeansustatuko du Hezkuntza Sailak (Gobernu Kontseilu 2025-09-16)

Argitalpen-data: 


      Argazkia.jpg
  • Laguntza-programa hau bat dator hezkuntza-komunitateak Euskal Hezkuntza Sistemaren ekitatea eta bikaintasuna lortzeko duen erantzunkidetasunarekin, eta guraso-elkarteen, guraso-elkarteen federazioen eta irakaskuntza-kooperatiben gobernantzari eta parte-hartzeari buruzko alderdiak jasotzen ditu

Eusko Jaurlaritzak, Gobernu Kontseiluan, hezkuntza-komunitatea osatzen duten hainbat elkarteri dirulaguntzsak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du. Horren bidez, elkarte horiek egiten dituzten prestakuntza-jarduerak diruz lagunduko dira. Gaur onartu den aginduak, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak proposatuta, 1.033.000 euroko inbertsioa izango du, eta helburu nagusia da hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta hezkuntza-sistemarekiko duen konpromisoa finantzatzea.

Deialdia honako hauei dago zuzenduta: Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak (Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak izan ezik) —650.000 euro—, federazio eta konfederazioak —350.000 euro— eta unibertsitatez kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibak —33.000 euro—.

Komunitatearen inplikazioa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntza-lerro horri eusten dio, familien parte-hartzea eta lankidetza jarduera osagarrien bidez sustatzeko. Jarduera horiek bat etorri beharko dute ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin, eta prestakuntza-jarduerak jaso beharko dituzte, gurasoentzat, tutoreentzat, baita ikasleentzat ere.

Hezkuntza Sailaren prestakuntza-estrategiaren eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa bilatzen den testuinguruaren ildotik, ekitate handiagoa lortzeko eta hezkuntza-sistema hobetzeko, ikasleen inklusioa, hezkidetza eta ongizatea sustatzen dituzten jarduerak bultzatuko dira. Osasun emozionala, elkarbizitza positiboa eta euskara sustatzea, jarduera fisikoetan, kirol-jardueretan eta aisialdikoetan, eta gaitasun digitala hobetzea ere helburu komunak izango dira, eta diruz lagundutako jarduerek ikasleen hezkuntza eta norberaren arrakasta lortzen lagunduko dute.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)