Euskal enpresak aukera teknologikoak aztertzen dituzte Bogotan

Argitalpen-data: 


      colombia.jpeg
  • Euskadiren Kolonbiako Ordezkaritzak, Bogotako Alkatetza Nagusiak eta Plangintzako Barruti Idazkaritzak lankidetza bultzatu dute hiri-proiektu berritzaileetan


Euskadik Kolonbian duen ordezkaritzak, Bogotako Alkatetza Nagusiarekin eta Plangintzako Barruti Idazkaritzarekin batera, lan-gosaria antolatu zuen maiatzaren 8an, ostegunean, hiriko proiektu estrategikoei eta ikuspegi teknologikoa duten eskala txikiagoko hiri-ekimenei ekiteko. Ekimen horietan, Pilotu programa aplika daiteke.


Bileran azpiegituren sektoreko 10 euskal enpresek hartu zuten parte; Alkatetzatik, berriz, Julio Abril Tabares, Inbertsioaren Plangintzako idazkariordea, eta Gabriel Andrés Millan, Hiriko Laborategiko Bulegoko burua.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)