Euskadin, 15 eta 29 urte bitarteko 329.093 gazte dago, biztanle guztien % 14,9

Argitalpen-data: 

Irudia. Mugikortasuna 

Uztailak 11, Biztanleriaren Munduko Eguna

Urtero, uztailaren 11n Biztanleriaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko biztanle gazteei buruzko datu batzuk aurkeztuko ditu.

Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko 329.093 gazte bizi dira, 2024ko urtarrilaren 1ean (eskuragarri dagoen azken datua da hori).

Euskadin dauden gazteen kopurua handitu da eten gabe 2015etik gaur egunera arte, baina, hala ere, 2000 urtean jaso zen kopurutik oso urrun dago; orduan 15 eta 29 urte bitarteko ia miloi erdi gazte bizi baitzen Euskadin.

                                                                       Grafikoa. Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kopuruaren bilakaera (absolutuak)                               

2024ko datuak hartzen baditugu oinarri, ikus dezakegu, gazteen artean gizonen ehunekoa emakumeena baino handixeagoa dela: % 51,5 gizonak dira (169.571) eta % 48,5 emakumeak (159.522).

Adin-taldekako banaketa nahiko parekoa da. Gazteen % 34,3 (112.993 pertsona) 15-19 urtekoa da, beste % 33,7 (110.980 pertsona) 20-24 urtekoa da eta gainerako % 31,9 (105.120 pertsona) 25-29 adin-taldekoa da.

Lurralde historikoen araberako gazteen banaketa bat dator biztanleria osoak lurraldeetan duen banaketarekin. Gazteen % 51,0 Bizkaian bizi da (167.975 gazte), % 34,2 Gipuzkoan (112.697) eta % 14,7 Araban (48.421).

                                                                                  Irudia. Euskadiko 15-29 urteko gazteen banaketa, lurralde historikoaren arabera (%)

Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazte guztien artean, % 21,7 atzerrian jaio da, 71.271 gazte, hain zuzen ere.

Atzerrian jaiotako gazteen erdia baino gehiago Ameriketatik etorri dira (% 60,3). Gainerakoak honela banatzen dira: % 21,1 Afrikatik etorri da, % 12,0 Europako herrialdeetatik eta % 6,6 Asiatik edo Ozeaniatik.

                                                                               Irudia. Euskadin bizi den atzerrian jaiotako gazteriaren jatorria (%)

15 eta 29 urte bitarteko gazteak Euskadiko biztanle guztien % 14,9 dira, 2024an. Ehuneko horri “gazteria-indizea” deitzen diogu eta % 15etik behera dago 2011 urtetik gaur egunera arte.

                                                                                     Irudia. Euskadiko eta Europar Batasuneko herrialdeetako gazteria-indizeen alderaketa, 2024an (%)

Gainera, Euskadiko gazteek biztanleria osoan duten pisua Europar Batasuneko txikienetakoa da. EBko batez bestekoa % 16,3 da 2024an. Letoniak eta Bulgariak soilik dute Euskadik baino gazteria-indize txikiagoa.

Nolanahi ere, Europar Batasuneko herrialde bakar batean ere ez da iristen % 20ra gazteria-indizea.

                                                                    Grafikoa. Euskadiko eta Europar Batasuneko herrialdeetako gazteria-indizeen alderaketa, 2024an (%)

Gazteen Euskal Behatokiak online dituen estatistiketan Euskadiko biztanleria gazteriari buruzko datu gehiago kontsulta daitezke: Gazteen Behatokiaren kudeaketa-aplikazioa.