Euskadiko gazteen artean, museoetara joan zirenen kopuruak gora egin zuen 2022tik 2024ra

Argitalpen-data: 

Irudia. Museoen Nazioarteko Eguna 

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna

Gazteen Euskal Behatokiak 2024ko martxoan egindako inkesta batean, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 44,3k adierazi zuten museoren bat bisitatu zutela inkesta egin aurreko hiru hilabeteetan.

Ehuneko hori 2022ko azarokoa (% 41,2) baino pixka bat altuagoa zen.

2024an aurreko hiru hilabeteetan museoren bat bisitatu zutela zioten gizon eta emakume gazteen ehunekoa antzekoa zen: % 44,0 eta % 44,6, hurrenez hurren. 15-19 urteko gazteak ziren museoetara gehien joan zirenak, % 47,3 zehazki, eta ehunekoak behera egiten zuen adinak gora egin ahala.

Grafikoa. Euskararen presentzia eremu guztietan bermatzeko urrats gehiago ematearekin 15-29 urteko gazteek azaldu duten adostasun-maila (%)

                               

Museoetara joandako Gazteen kopuruak gora egin zuen sexuaren eta adinaren araberako kolektibo guztietan.

Inkesta hori Gazteen Euskal Behatokiko GaztePanelean parte hartzen duten 2.053 gaztek egin zuten. Gaur egun, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko 10.000 gaztek baino gehiagok osatzen dute GaztePanela, eta Gazteen Euskal Behatokiarekin kolaboratzen dute, Behatokiak aldizka egiten dituen inkesten bidez iritzia emanez. Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete GaztePanelean. Horretarako esteka honetan eman behar da izena: Egin bat GaztePanelarekin

Gazteen iritzia lagungarria da gazteen errealitatea ezagutzeko eta haien egoera erraztuko duten politika publikoak ezartzeko.

Irudia. GaztePanel, eman izena!