Pasa den maiatzaren 29an ospatu zen Gasteizen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatutako Euskadiko erreferente soziosanitarioen III. Topaketa.
Hirugarren edizio honek arreta soziosanitarioan inplikatutako sistemen eta eragileen arteko elkarreragingarritasuna du ardatz, pertsona helburu duen zaintza-eredu bat finkatzea ahalbidetuko duen zeharkako tresna teknologiko gisa, komunitatean eta etxean pertsona horrenganako arreta areagotzeko, autonomia pertsonala, prebentzioa eta sistemen arteko koordinazioa sustatuz.