Euskadiko Administrazioko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana onartuta (Gobernu Bilera 2025-01-28)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo(2).jpg
  • Euskal Administrazioko lan-kontratu finkoa duten langileen 2025. urteko eta datozen urteetako erretiro partzialerako Plana negoziazio-Mahai Orokorrean adostu zen, eta enplegatu publikoen erretiroa erraztea eta hobetzea du helburu
  • Lanaldi partzialeko erretiroaren modalitatea eskuratzea borondatezkoa izango da eta Gizarte Segurantzaren araudiak erretiro-modalitate horretarako ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira
  • Adinagatik neurri hori har dezaketen langileen kopurua, gutxi gorabehera, 633 pertsonakoa da; langileak erretiroa hartzeko ohiko adinera iritsi arte 3 urte eta 6 hilabeteko eperako estimazio ekonomikoa 18.702.198 eurokoa da 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko langile finkoen 2025. urteko erretiro partzialerako plana onartu du gaur Administrazioko Negoziazio Mahai Nagusiak egindako proposamenari jarraiki. Berritasuna da, plana automatikoki  eta urtez urte luzatuko dela, alderdietako batek berariaz salatzen ez badu, eta, betiere, araudian funtsezko aldaketarik ez balego.Euskal Administrazioko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialeko plan honen helburua da enplegatu publikoen lan-bizitzaren amaiera erraztea eta hobetzea.Lanaldi partzialeko erretiroaren modalitatea eskuratzea borondatezkoa izango da eta Gizarte Segurantzaren araudiak erretiro-modalitate horretarako ezartzen dituen baldintzak betetzearen mende egongo da.

Erretiro partzialerako planera atxiki ahal izango dira Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langile lan-kontratudunak; Hezkuntza Saileko irakasle eta hezitzaile lan-kontratudunak; Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunak; Hezkuntza Saileko Erlijioko langile lan-kontratudunak; Segurtasun Saileko langile lan-kontratuduna eta Osakidetza -Euskal Osasun Zerbitzuko langile lan-kontratudun.

Aukera pertsonala denez, langile kopurua zehatzik ez dago, halere, adinagatik neurri hori har dezaketen langileen kopurua 633 dela kalkulatu da. Eta langileak erretiratzeko ohiko adinera iritsi arte 3 urte eta 6 hilabeteko eperako kalkulu ekonomikoa 18.702.198 eurokoa da.

Gaur Gobernu Kontseiluan onartutako plana, Mahai Orokorrak 2024ko abenduaren 4an egindako azken bileran, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariekin sinatutako akordioa da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)