Gaur goizean Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Besteak beste, gai hauek jorratu dituzte: Trumpen politikak zientzian izan dezakeen eragina, IBMren ordenagailu kuantikoa Euskadira iristearekin batera zabaltzen diren aukerak, Kutxabankeko presidenteak euskarari eta talentua erakartzeari buruz egindako adierazpenak, Ministerioak unibertsitate pribatuei buruz egindako dekretua, UPV/EHUren finantziazioa eta aurki abian jarriko den Kultura Zientifikoaren aldeko Aliantza.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)