Imanol Pradales lehendakariak, Alberto Martínez Osasuneko sailburuarekin batera, 2025-2032 aldirako Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa berriaren berri eman du Arabako Unibertsitate Ospitalean-Txagorritxu egoitzan egindako ekitaldian. Programak Euskadiko Osasun Sistema indartuko du eta Europako abangoardian mantentzen lagunduko du 1.600 milioi euroko inbertsioarekin. Asmo handiko programa da, lehen mailako arretan eta ospitaleetan 74 ekintza biltzen dituena, eta zentro berriak sortzea eta daudenak handitzea eta eraberritzea hartzen du bere baitan.
Eusko Jaurlaritzak, herritarren ongizatearekin duen konpromisoa berretsiz, Europako funtsekin batera finantzatuko ditu abenduaren 17an ezagutarazitako osasun-programa handinahian sartutako hainbat jarduera. EGEFek lagundutako inbertsioen helburua da, besteak beste, Osakidetzako eraikinetako inguratzaile termikoak (teilatuak eta fatxadak), argiztapen-sistemak, klimatizazioa, ekoizpen termikoa eta irisgarritasun eta antolamendu elektrikoko jarduketak berritzea.
EAEko 2021-2027 EGEF Programaren esparruan, EGEFek energia-eraginkortasuna eta energia-iturri berriztagarrien erabilera hobetzeko inbertsioak lagundu ditu, eraikin publikoetan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuarekin.
Hauek dira batera finantzatuko diren proiektuetako batzuk:
- Bilbo-Basurtu ESIko, Goierri-Urola Garaiko ESIko, Tolosaldeko ESIko, Debagoienako ESIko, Barrualde-Galdakaoko ESIko, Barakaldo-Sestaoko ESIko, Arabako ESIko, Uribeko ESIko, Donostialdeko ESIko, Debarrenako ESIko eta Bidasoako ESIko LED bidezko argiteria berritzea.
- Barakaldo-Sestao ESIa, Bilbo-Basurtu ESIa, Barrualde-Galdakao ESIa, Bizkaiko OMSa eta Goierri-Urola Garaia ESIa eta Tolosaldea ESIa energia fotovoltaikoa sortzeko ekipoez hornitzea.
- Inguratzailearen erreforma integralak edota errehabilitazioa lehen mailako arretako osasun-zentroetan: Altzako osasun-zentroan eta Donostiako Groseko anbulatorioan, Hernaniko osasun-zentroan, etab.
- Erreforma integralak edota inguratzailearen errehabilitazioa sareko ospitaleetan: Zamudioko Ospitalea, Donostia Ospitaleko Ama-haurren eraikina, Lezako Ospitaleko eraikin erantsia, etab.
- Gasolio-galdaren ordez energia berriztagarriak sortzeko sistemak jartzea Osakidetzako eraikin publikoetan: Larzabaleko anbulatorioa, Lekeitioko osasun-zentroa, Galdakaoko anbulatorioa, Otxarkoagako osasun-zentroa, Manueneko adikzioen eguneko ospitalea, Urduñako kontsultategia, Lezako ospitalea, etab.