Gaur goizean Emakunderen egoitzan Emakunderen Aholku Batzordea bildu da. Aholku-Batzordearen helburua da elkarteen eta Emakunderen arteko komunikaziorako bide izatea, alegia, proposamenak, kritikak eta aportazioak egiteko gune amankomun bat emakumeen partaidetza sustatzea.
Bileran, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak eta idazkari nagusi Noemi Ostolazak parte hartu dute, eta 27 urte funtzionamenduan daramatzan batzorde horren ordezkari batzuk berritu dira. EAEko berdintasun-politika publikoak garatzeko elkarrizketa soziopolitikorako erreferentzia-gune da Aholku Batzordea.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)