Emakundek bat egin du Barakaldon hildako emakumearen familiaren minarekin, eta gizarteari dei egin dio indarkeria matxistaren aurka ekitera

Argitalpen-data: 

Barakaldo_02.JPG
  • Miren Elgarresta zuzendariak parte gaur eguerdian hilketa gaitzesteko egin den elkarretaratzean parte hartu du

Gaur eguerdian elkarretaratzea egin da Barakaldoko Herriko Plazan, herriko emakume baten hilketa gaitzesteko. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Udaleko ordezkariek eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak parte hartu dute elkarretaratzean, erakundeetako eta herritarren ordezkari gehiagoren artean.

Elgarrestak bat egin du joan den igandean hil zuten emakumearen familiaren saminarekin, eta babesa helarazi die. "Kasu horietarako prest dauden baliabide eta zerbitzu publiko guztiak euren eskura jartzen ditugu".

Emakundeko zuzendariak gogorarazi duenez, hilketa hori "egiturazko arazo erraldoi baten izebergar-punta da, emakumeen aurkako indarkeria matxistarena, hain zuzen ere. Indarkeria hori gure bizitzako esparru guztietan ematen da, eta gure herrialdeko eta mundu osoko emakume askoren bizitza eta askatasuna baldintzatzen eta mugatzen ditu ".

Elgarrestak gizarte osoari dei egin dio indarkeriaren kulturaren aurka ekiteko, kasu honetan bezala, batzuetan bere aurpegirik krudelena erakusten duelarik. "Gizarte osoaren laguntza behar dugu matxismoa desaktibatzeko eta gure gizartea gero eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko”.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)