Elankidetzak lurralde finantzaketari buruzko eztabaida gidatu du Hiri eta Eskualdeen Global Gateway Europar Foroan, global Gateway Europako finantziazio iraunkorreko estrategia berrian lurralde-ikuspegia eta giza garapenaren ikuspegia integratzeko

Argitalpen-data: 


      Global_Gateway_1.jpg

Elankidetzak/Lankidetasunerako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak paper garrantzitsua izan du aste honetan Bruselan egin den Global Gateway Europar Foroaren bederatzigarren edizioan. Topaketa Europako Batzordeak eta Eskualdeen Europako Batzordeak antolatu dute eta Global Gateway-k, 2027ra arte inbertsio jasangarrietan 400.000 milioi euro mobilizatzea helburu duen garapena finantzatzeko Europako estrategiak, tokiko eta eskualdeko gobernuen zeregina kontuan hartzea bermatzearen garrantzia nabarmendu du, lurraldeetako errealitateen giza garapen jasangarriaren erronkei erantzuten diela ziurtatzeko.

Global Gateway EBk behar global bati ematen dion erantzun estrategikoa da: kalitatezko azpiegiturak balio demokratikoetan oinarrituta finantzatzea, garapen ekonomikoaren, lankidetzaren, trantsizio berdearen, segurtasunaren eta Europako diplomazia ekonomikoaren aterki integratzaile gisa. Hiru egunez, tokiko eta eskualdeko gobernuen ordezkariek, Europako erakundeek, nazioarteko erakundeek eta sektore pribatuko ordezkariek eztabaidatu zuten EBren kanpo ekintzan lurralde autoritateek duten eginkizun erabakigarriari buruz. “Garapen jasangarria ez da ministerioetan gertatzen, baizik eta hirietan eta eskualdeetan”, gogorarazi zuen Europako erakundeen ordezkariak, azpimarratuz tokiko eta eskualdeko erakundeak eskubide osoko bazkide politiko izatearen garrantzia Global Gatewayren inplementazioan. Iniziatiba horrek Europako eragin geopolitikoa indartu nahi du, partekatutako balioetan oinarritutako aliantzen bidez.

Lehen batzarra Javier Cortés, Elankidetza/Lankidetasunerako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak zuzendu zuen. Honek, eta iraganeko akatsa ez errepikatzeko beharra defendatu zuen: edozein finantziazio-motak giza garapen iraunkorrean eragin positiboa sortuko duela pentsatzea. Cortések azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela finantziazio-estrategia guztiek giza garapen jasangarriaren aurretiazko esparru batean funtzionatzea, pertsonen bizitzan eragin positiboa duela bermatzeko.

Garapenerako finantzaketaz gain, finantzaziorako garapen-eskema hori funtsezkoa izango da epe luzeko ekonomia egonkor eta oparoak ziurtatzeko, gizarte, ingurumen, kultura eta giza errealitatearen garapenean oinarrituak, epe laburreko logikak, baztertzaileak eta lurraldeen errealitatean eragin negatiboa dutenak saihestuz. Halaber, nabarmendu zuen garrantzitsua dela garapenerako finantzaketa-prozesuak herrengan konfiantza sortzea; horregatik, beharrezkoa da “kapilarizatzea”, lurralde bakoitzaren errealitateari erantzun diezaion eta Global Gatewayk, garapenerako finantzaketa-estrategia gisa, emaitza ukigarriak eta eraldaketa-efektuak lor ditzan. “Neurri bakarreko formulak ez du funtzionatzen. Konfiantza eta tokiko testuingurua dira finantzaketak benetako inpaktua izan dezan oinarria”, adierazi zuen.

Cortések aurkeztu zuen beharrezkoa dela Global Gatewayk proposatzen duen 360 garapen-esparrua definitzea, inbertsio-estrategiak garapenaren aldeko ikuspegi batekin bideratzeko, lurralde bakoitzetik; eta hori lurralde-eragile guztiak (erakundeak, gizarte zibila, sektore pribatua eta ikastegiak) ibilbide-orrien eta ikuspegien definizio bateratuan inplikatuko dituen logika batean egitea. 360 ikuspegi horrek bat egiten du Nazio Batuek sustatzen duten localising SDGs metodologiarekin, eta indartu egiten du lankidetzak inklusiboa, parte-hartzailea eta lurralde-testuinguru bakoitzera egokitua izan behar duelako ideia.

Hitzaildi honekin, Euskadi Europako erreferente bihurtzen da garapenerako finantzaketaren lurralde-ikuspegian, ikuspegi berritzaile bat eskainiz. Ikuspegi horrek lotu egiten ditu Global Gatewayren inbertsioak ,garapenerako finantzaketarako Europar Batasunaren estrategia, Sevillan ekainaren honetan egindako Garapenerako Finantzaketari buruzko IV. Konferentzian aurkeztutako finantzaketaren tokiratze-proposamenekin, eta baita 2030 Agendaren tokiratze-proposamenarekin ere, non Euskadik lidergo-papera erakusten duen Nazio Batuetan, tokiko eta eskualdeko errealitatearekin bat eginez. “Konfiantza, erresilientzia eta epe luzerako oparotasuna lurraldeko giza garapen jasangarriarekin duen loturatik sortzen dira”, amaitu zuen Cortések, garapenerako finantzaketarako Europako tresna berriaren bidez, Europako oinarrizko balioetan oinarrituta, garapen jasangarriko helburuetan eragin positibo esponentzialak bermatu eta inor atzean gera ez dadin bilatzen duen foro batean.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)