Araba Ekinean ekintzailetza-tailer bat antolatu du, bezero potentzialak ezagutzeko eta merkataritza-plana egiteko hainbat metodo, teknika eta tresna praktiko lantzeko.
Negozio berri bati ekin nahi dioten edo jarduerari ekin dioten pertsonei zuzenduta dago, eta enpresa-kudeaketako ezagutzak zabaldu behar dituzte, bezeroak lortzeko tresna eraginkorrenak ezagutzeko eta komunikazio-ekintzen egutegia eta merkataritza-plana diseinatzeko.