EGEFek Nerbioi ibaia egokitzeko lanak finantzatzen ditu, Laudioko hirigunea ur-goraldietatik babesteko

Argitalpen-data: 

URA, Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoak, amaitu ditu 2021-2027 EGEF Euskadiko Programaren barruko jarduera horiek.

Laudioko hirigunea uholdeetatik babestuko duten Nerbioi ibaia egokitzeko lanak amaitu ditu URAk. Lanak egiteko, harrizko ohantzea zulatu eta ertzak egokitu behar izan dira, Baias kalearen eta Bide Zaharren arteko 1.338 metroko tartean.

Obrei esker, ibaiaren sekzioa handitu egin da, eta ibaiaren hondoko kota 1,3 km-tan jaitsi da; sakonera, berriz, handitu egin da, tartean zehar metro bat inguruko indusketak eginez. Ondorioz, ibilguetan eta ertzetan egingo diren indusketen bolumena 55.250 m³ ingurukoa izango da, hau da, obrako 5.525 kamioiri dagokiona.

Jarduerak 2 urte iraun du, 2025eko maiatzean amaitu da, eta 4,2 milioi euroko inbertsio publikoa behar izan da.

Nerbioi ibaiaren sekzio hidraulikoaren handitzea ezagutzeko egindako bisitan parte hartu dute Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak, Josu Bilbao Ingurumen sailburuordeak, Asier López Etxebarria Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Ainize Gastaka Martínez alkateak.

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak Laudiorekin eta Aiaraldeanekin duen konpromisoaren zati bat da jarduketa hori, Laudiok ibaiaren ibilgua arazo gisa ikusteari utzi eta hiria eraldatzeko aukera gisa ikusten has dadin.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 21-27) finantzaketa du.