Ebook-a edo papera? Abantailak, desabantailak eta erabileraren bilakaera liburutegietan

Argitalpen-data: 

Uda hemen da eta, hortaz, egunak luzatu, oporrak hurbildu eta irakurtzera bideratzen dugun eta hainbeste gustatzen zaigun denbora librea handitzen da. Hondartzan, mendian, bidaia batean edo etxean? edozein leku ona da istorio berri batean murgiltzeko.

Uda hemen da eta, hortaz, egunak luzatu, oporrak hurbildu eta irakurtzera bideratzen dugun eta hainbeste gustatzen zaigun denbora librea handitzen da. Hondartzan, mendian, bidaia batean edo etxean… edozein leku ona da istorio berri batean murgiltzeko.

Gaur, azken urteotan irakurketaren mundua zatitu duen gai bat planteatu nahi dizugu: Liburu elektronikoa ala paperezkoa?

Gure liburutegietan bi formatuak elkarrekin bizi dira, eta gero eta ohikoagoa da momentuaren, irakurketa motaren edota aldartearen arabera nola txandakatzen diren ikustea. Baina zeintzuk dira bere abantail eta desabantailak? Zer bilakaera izan du erabilerak azkenaldian?

Betikoa: paperezko liburua

Paperaren usaina, pasatzean orriek egiten duten soinua, eskuen arteko pisu sentsazioa… Pertsona askorentzat paperean irakurtzea erritual txiki bat da. Gainera, pantailetatik urruntzean gure ikusmenak atseden hartzen du, beharrezkoa gaur egun. Era berean, emozionalki, irakurritako, mailegatutako edo oparitutako liburu bat historia duen objektu bilakatzen da.

Liburutegietan, paperezko maileguak ohikoena izaten jarraitzen du, batez ere helduen artean, nahiz eta adin-tarte guztietan egonkor mantentzen den. Jende askok liburu fisikoarekiko kontaktu zuzen hori hobesten jarraitzen du, batez ere eleberri luzeak edo irakurketa pausatuak direnean.

Digitala: erosotasuna poltsikoan

Liburu elektronikoak irakurtzeko modua irauli du. Arina da, maneiagarria eta gailu bakarrean ehunka liburu eskaintzeko gaitasuna du; ezin hobea pisua hartu nahi ez dutenentzat edo tarteka edota itxaronaldietan irakurtzen dutenentzat.

Gainera, ebook-ek eskuragarritasun abantailak eskaintzen dituzte: letra handitu, kontrastea aldatu edo edukia ahots automatikoz entzun daiteke. Guzti honen ondorioz, jende askok, batez ere gazteek eta ikusteko zailtasunen bat dutenek, formatu horren aldeko apustua egin du.

Azken urteetan, liburu elektronikoen mailegua nabarmen hazi da liburutegietan, eta eLiburutegia bezalako plataformek milaka tituluren doako eta legezko sarbidea erraztu dute. Klik bakarra eta bazaude irakurtzen!

Eta liburutegietan?

Bi formatuen elkarbizitza errealitate bat da. Pertsona askok, momentuaren arabera, papera eta ebook-a konbinatzen dituzte. Liburutegietan, nabaritu dugu: mailegu digitala hazten ari da, batez ere udan, baina paperak protagonista izaten jarraitzen du, bereziki haurrentzako irakurketetan eta kontsultakoetan.

Etorkizuna hibridoa da, eta hori gauza ona da. Irakurle guztientzako aukera gehiago esan nahi du, baita irakurketaz gozatzeko aukera gehiago ere, egoera bakoitzera egokituz.

Eta zu, betiko liburua ala ebook-a nahiago duzu? Zure aukera edozein izanda, uda honetan milaka istorio dituzu zain gure liburutegietan.