2025eko abenduaren 15ean, EHAAren 241. zenbakian argitaratu da AGINDUA, 2025eko abenduaren 2koa, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari. Entzuteko eta/edo kontsultatzeko epea irekitzen da, alegazioak, oharrak eta iradokizunak egin ahal izateko berrogeita bost egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
