Xedea:
Enpresa txiki eta ertainentzako, hautagarri diren enpresa handientzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro honen helburua izango da banku-finantzaketa eskuratzeko aukera ematea, AEBekin merkataritza-harreman handiena duten eta muga-zergen kargak ezartzearen ondorioak jasan ditzaketen jarduera-sektoreetako enpresen likidezia-beharrei erantzuteko.
Enpresa eta pertsona onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoek eta enpresa handi hautagarriek programa honen Elkargirekiko hitzarmenaren I. eranskinean zerrendatutako EJSNren batean sartuta dagoenak.
Finantza daitezkeen egoerak:
Finantza-eragiketek, finantzatzeko modukoak izateko, xede hau izan behar dute: pertsona edo enpresa onuradunaren likidezia-premiei erantzutea. Finantzaketak pertsona edo enpresa eskatzailearen finantza-galdagarriaren gehikuntza garbia ekarri beharko du, eta, beraz, ezin izango da erabili epe laburreko zirkulatzaile-lerroak ezerezteko edo ordezteko, ez eta epe luzeko finantzaketak aldez aurretik ezerezteko ere.
Maileguen ezaugarriak:
Zenbatekoa:
-100.000 € eta 1.500.000 € artean, enpresa txiki eta ertainentzat eta enpresa handi hautagarrientzat.
-30.000 € eta 120.000 € artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat
Baldintzak:
Tresna: Mailegu amortizagarria.
Gehieneko interes-tasak: Sei hilabeterako euriborra, gehi % 0,75 gehieneko diferentziala.
Mailegu-eragiketen epeak. Bost urte gehienez, eta aukerako bi gabealdi gehienez.
Likidazio-aldizkakotasuna: hiru hilean behin egingo da interes- eta amortizazio-kuoten likidazioa. Interes-tipoa sei hilean behin berrikusiko da.
Komisioak: maileguek ez dute inolako komisio edo gastu gehigarririk izango finantza erakundeari emateko. Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezereztu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.
Abalen ezaugarriak:
Formalizazio-komisioa eta azterketa-komisioa: Formalizatutako abalaren % 0,5, eta behin bakarrik, eragiketa formalizatzen den unean.
Abalaren komisioa: % 0,75 urtean
Epea
Eskabideak: 2025eko ekainaren 27tik abenduaren 31ra arte
Formalizazioak: 2026ko martxoaren 31ra arte
Eskaerak eta informazioa:
Eskabideak https://www.elkargionline.com/ webgunearen bidez egingo dira.
Enpresentzako laguntza eta zerbitzuen katalogoa, 2025erako.
ETEko laguntzen katalogo digitala
Informazio gehiagorako araudia kontsultatu:
- Hitzarmena ELKARGI EBBrekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena LUZARO E.F.C. S.A.rekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena ABANCA CORPORACION BANCARIA, S.A.rekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena BANCO SABADELL, S.A.rekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUArekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena CAJA LABORAL POPULAR, COOP. DE CRÉDITOarekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena CAJA RURAL DE NAVARRA, SOCIEDAD COOPERATIVA DE CRÉDITOarekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena KUTXABANK, S.A.rekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzarmena BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA, S.A.rekin, muga-zergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
- Hitzaemena BANKINTER, S.A.rekin, muga-sergen aurkako finantza-laguntza programa bideratzeko
Dokumentazioari edo abala eskatzeari buruzko informazioa:
| Arabako bulegoa | 945 23 12 12 | clientes@elkargi.es |
| Bizkaiko bulegoa | 944 23 82 28 | clientes@elkargi.es |
| Gipuzkoako bulegoa | 943 30 90 60 | clientes@elkargi.es |
| Nafarroako bulegoa | 948 22 70 22 | clientes@elkargi.es |