- Prestakuntza planen jarraipena bermatzen du aldaketak eta ziurtatzen du araudia indarrean dagoen esparru juridikora egokitzen dela
Gobernu Kontseiluak, Mikel Torres Lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren proposamenez, sindikatu eta enpresa erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen duen dekretua aldatzea onartu du gaurko bileran, erakunde horiei lotutako pertsonen prestakuntza hobetzeko planak garatzeko, euren jarduera eremuetako berezko gaietan.
Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen Legean xedatutakora egokitzeko beharrari erantzuten dio aldaketak, eta horrek ahalbidetuko du prestakuntza planekin jarraitu ahal izatea. Arau horrek jasotzen duenez, indarraldi mugagabea duten laguntzen oinarri arautzaileak esparru juridiko berrira egokitu behar dira, araua indarrean jarri eta gehienez ere 24 hilabeteko epean. Denbora tarte hori igarotakoan, indargabetuta geratzeko arriskua dago.
Araudia eguneratuta, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak laguntza esparrua ezarri nahi du prestakuntza sustatzeko eta Euskadin kualifikazio profesionala hobetuko duen konpromiso instituzionala indartzeko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)