- Ibilgu hori ur-handietan aktibatzen da, ibaiaren jatorrizko ibilguan emaria murrizten du, eta, horrela, meandroaren barruan dagoen ur-laminaren altuera ere murrizten da.
- Mantentze- lanak maiztasun zehatz batekin egiten dira hustubidea garbi dagoela ziurtatzeko.
- Lanak ur-goraldietarako ibilguaren zenbait zonaldetan egin dira Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.
Mantentze- lanak egin dira ur-goraldietarako ibilguaren erdigunean, irteeran eta sarreran, zubiaren zonaldean eta ur txikiko ibilguan. Erdigunean landaredia kendu da eta Arundo Donax (seska) landarearen orban bat ere bai. Seska txikitu egin da eta jarraipena egingo zaio.
Zubiaren zonaldean eta ibilguaren irteeran eta sarreran zuhaiztia lekutik kendu da. Sarreran eta irteeran ere inausketa lanak egin dira, espezientzako habitat sortzeko eta ur- goraldietan egur hilaren pilaketak saihesteko.
Azkenik, ur txikiko ibilguan zeuden buxadurak eta zuhaitzak kendu dira, erriberako zuhaitzak izan ezik. Horiek ibilguari ematen dioten itzala mantentzeko eta biodibertsitateari mesede egiteko.
Gainera, ur-ipurtatsaren denboraldia amaitzean espezie inbaditzaileen jarraipena egitea adostu da.
Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.