Hondarribia, 2025 03 09
Blanca Ferrando Babe (RCN Valencia) eta Sergio López Palacios (RCR Cartagena) nagusitu dira azken lau egunetan Higer badian ERPren laguntza teknikoarekin jokatu den ILCA 4 Espainiako Bela Txapelketan.
Parte hartu dutenen ustez txapelketa "bikaina" izan da: 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen kategorietako 140 estropalarik parte hartu dute, 10 autonomia erkidegotatik etorriak: Andaluzia, Katalunia, Balear Uharteak, Valentzia, Kantabria, Euskadi, Kanariak, Murtzia, Galizia eta Asturias. Guztien artean, Valentziakoa izan da irabazle zenbaketa orokorrean.
Laugarren eta azken jardunaldian hegoaldetik hego-mendebaldera jo du, 15 korapiloko indarrarekin, baina aurreko jardunaldietako bolada latzik gabe.
Txapelketan zehar, estropadalariak bi multzotan banatu dira, urrea eta urdina, bakoitza bere aldetik lehiatu delarik. Une bakoitzean estropada-eremuaren baldintzak direla eta, azkenean lehenak 10 proba amaitu ditu eta bigarrenak, 8.
Sariak banatzeko ekitaldian, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesle eta laguntzaile guztiei, bereziki Eusko Jaurlaritzari, Euskadiko Kirol Portuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Hondarribiko Udalari, Ababori, Ficobari eta Murimarri. Era berean, aintzatespena adierazi diete estropada batzordeari, epaileei eta boluntarioei.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)