Bingen Zupiriaren adierazpenak UEFA Europa Leagueko finalari buruz

Argitalpen-data: 

Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak UEFA Europa Leagueko finala dela-eta atzo Bilbon izan zen segurtasun-dispositiboari buruzko balorazioa egin du, Zarauzko Udaltzaingoaren egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldira iritsi denean.

KOMISARIA BERRIA ZARAUTZEN

Nafarroa kaleko 23. zenbakian kokaturiko egoitza berri honek, gaur egun zein etorkizunean, Zarauzko Udaltzaingoak behar izango dituen azpiegiturak dauzka. Villa Nuria eraikineko egoitza berriak, 850 metro karratu inguru ditu eta, Udaltzaingoa osatzen duten kideekin elkarlanean, beharrezkoak diren espazio desberdinen antolakuntza eta beharrak aztertu dira proiektua lantzerakoan. Gainera, Udaltzaingoaren egoitzaren kokapen berriak ere zerbitzuak izango dituen ikusgarritasuna eta gertutasuna hobetzea ahalbidetuko du, Nafarroa kalea mugimendu asko duen etorbidea bat baita.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)