Bihar irekiko da Lehen Mailako Arretan betetzeko zailak diren lanpostuen EPE berrirako izen-emateko epea

Argitalpen-data: 


      Osakidetza_Atencion_Primaria.jpg
  • Deialdian 143 plaza eskainiko dira Familiako Medikuntza, Pediatria, Psikiatria eta Ospitalez kanpoko Haur Psikiatria kategorietan
  • Izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik

Osakidetzak Lehen Mailako Arretan betetzeko zailak diren lanpostuen EPE berrirako izena emateko prozesua irekiko du bihar, osasun-zentroetako eta EAGetako lanpostuak egonkortzeko. Izan ere, hainbat zirkunstantzia direla-eta, ez dira hain erakargarriak profesionalentzat, eta, beraz, hutsik geratu ohi dira. 

Izena Osakidetzaren webgunearen bidez eman daiteke. Zehazki, 143 plaza eskainiko dira, honela banatuta:

  • Familiako medikuntza: 108 plaza
  • Pediatria: 18 plaza
  • Psikiatria: 12 plaza
  • Haur Psikiatria: 5 plaza

Betetzen zailak diren lanpostu espezifikoak kontratatzea da Osasun Sailak eta Osakidetzak legegintzaldi honetarako duten lehentasun handienetako bat. Betetzeko zailak diren lanpostutzat hartzen dira, batez ere, hiriguneetako osasun-zentroetako arratsaldeko lanaldiei dagozkienak, bai eta urrutien dauden landa-eremuetako kontsultategietako lanpostuak ere.

Deialdi honen oinarriei buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu esteka honetan klik eginez: https://www.osakidetza.euskadi.eus/lman-betetzeko-zaila-epea/webosk00-procon/eu/

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)