Ikasturte honetan ere, Berritzegune Nagusitik irakasleei zertifikazioak emango zaizkizue Eusfit Mugiment ekimenean parte hartzeagatik.
Aurretik Eusfit Mugiment proiektuan parte hartzen ari zareten irakasleek ere aukera duzue zertifikazioa lortzeko.
Eta, orain arte proiektuan izena eman ez baduzu eta parte hartu nahiko bazenu ere, eman izena ikastaroan.
Horretarako, Hezigune plataformako Eusfit Mugiment: 2024-25 ikasturtea ikastaroan izena eman beharko duzu urtarrilaren 17a baino lehen.
Edozein zalantza argitzeko mugiment@mugiment.eus helbidera idatzi.