Bermeo, Gernikarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak bultzatutako Interconsulta Sociosanitaria tresna berritzailea abian jarri duen lehen udalerrietako bat da. Tresna digital honen helburua da osasun publikoko zerbitzuen (Osakidetza) eta udalerriko gizarte-zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea.
Sistema berri horri esker, osasun- eta gizarte-arloko profesionalek modu eraginkorrean partekatuko dituzte datuak eta kasuak, kudeaketa bikoizteak saihestuz eta herritarrei arreta emateko prozesuak optimizatuz. Helburu nagusia erantzun-denborak murriztea eta premia konplexuak dituzten pertsonei arreta integralagoa bermatzea da. Gainera, bi sistemen arteko komunikazio-kanal asinkronoa ezartzea ahalbidetuko du, koordinazio soziosanitarioa eta kasuen erregistroa behar duten egoeren aurrean.
Bermeo eta Gernikaren atzetik Gernikaldea etorriko da, eta Bizkaiko Erandio eta Leioa udalerriak. Arabaren kasuan, Gasteiz hiriburuaz gain, Amurrio udalerria eta Gorbeialdea. Gipuzkoan, hasiera batean, Pasaian, Aretxabaletan eta Azkoitian egingo da hedapena. Hedapen kontrolatu horren ondoren, interkontsulta soziosanitarioa Euskadiko udalerri guztietara zabalduko da.