Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzaren “Berdindu” izeneko zerbitzuak egiten duen lana nabarmendu nahi du.
“Berdindu” lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualei (LGTBIQ+) eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzua da.
Hezkuntza-komunitatearekin, eragile sozial eta profesionalekin, komunikabideekin eta, oro har, gizarte osoarekin ere lan egiten dugu, LGTBIQ+fobia ezabatzeko eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak kentzeko.
Berdinduk aurrez aurreko arreta eskaintzen du, bai eta telefonoz, posta elektronikoz edo, nahi izanez gero, bideo-deiaren bide erez.
Zer da Berdindu? Berdindu - Eusko Jaurlaritza -Euskadi.eus
2024an, Berdindu zerbitzuak 590 kontsultari erantzun zien. Kontsulta horien % 56 norbanakoek edo familiek egin zituzten, eta % 44 erakundeek.
Eta Berdindu Eskola Zerbitzuak prestakuntza eta aholkularitza eman zien irakasleei eta ikasleei, eta 245 prestakuntza-tailer eskaini ziren Euskadi osoan.
2025ean zerbitzu honek bere estrategia eta irudia berritu ditu.
