Balistreri Girolamo kontserba-enpresa italiarra, Roberto Ruiz sukaldaria eta Enrique Paz Setien kantabriarra, irabazleak XIII. Zilarrezko Antxoa Getarian

Argitalpen-data: 


      250502-AZKUE-ANTXOA-182.jpg
  • Asteburu aktiboa, Euskadiko artisau-arrantzaren sektorea ezagutzeko jarduera askorekin

Getarian, 2024ko maiatzaren 2an

 Getarian hasiko da Antxua Eguna, “XII. Zilarrezko Antxoa”-ren edizioa Balenziagan. Ekitaldi hau, Getariako portuan Euskadiko artisau-arrantza herritarrei hurbilduko dien asteburu oso baten hasiera izango da.  Gaur, 12:30ean, Antxua Eguna 2025 ekitaldi ofiziala hasi da Getariako Balenciaga Museoan. Bertan, “Zilarrezko XIII. Antxoa”-ren hiru aipamen egin dira.

Lehen aipamena, Balistreri Girolamo Italiarrarentzat izan da, antxoaren kontserben arloan egin duen lanagatik. Emeterio Urresti (Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiako presidentea) izan da aipamen horren arduraduna.

Bigarren omenaldia, Roberto Ruiz sukaldariarenarentzat izan da, bere sukaldaritzagatik eta lan egiteko orduan bertako produktuan daukadan errespetuagatik. Miren Garmendia Opeguiren zuzendariak banatu dizkio sariak.

Azkenik, ez da ahaztu nahi izan Enrique Paz Setien Kantaurriara,  Kantauriko Itsasertzearen artisau-arrantzaren sektorean izan zuten garrantzia antxoaren kudeaketan. Enriquek egindako lanari buruz hitz egiteko ardura Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantzaleen Federazioko Lehendakariak izan du. Ekitaldiaren itxiera Leandro Azkuek (Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordea) egin du.

Egunak Getarian jarraituko du 2025ko Antxua Eguna Antxoen parrillada batekin ospatzen. Larunbatean, portuan, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik, hainbat jarduera antolatu dira publiko guztientzat; gazteenek arrantza-tailerrez gozatu ahal izango dute Izan Arrantzalerekin, saregileek euren lana erakutsiko diete hurbiltzen diren pertsona guztiei eta Albaolarekin arrantzan erabilitako korapiloen tailerrak. Informazio gehiago www.kofradia.eus/experimentar webgunean.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)