Bakardadeari aurre egiteko estrategiei buruzko hitzaldia

Argitalpen-data: 

Euskadi Lagunkoia-tik, Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatutako hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hitzaldi honetan, nahi ez den bakardadea izango dugu hizpide, gure gizartean gero eta pertsona gehiagori eragiten dion erronka. Saioa “Bakardadeari aurre egiteko estrategiak: bakardade produktiboa eta lotura emozionalak lantzen” izenburupean egingo da, eta Jesús Muñoz psikologoak zuzenduko du. Jesús dolu-prozesuetan eta galeretan aditua da, eta Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoan ere lan egiten du.

Hitzordua ekainaren 3an, asteartea, 18:00etan Elkargunean izango da. Gonbidatuta zaudete guztiok, hausnarketarako eta babeserako gune honetara batu zaitezten.