Herriko txikienentzako eta beraiek laguntzera datozen helduentzako bi saio gidatuko ditu Saroa Bikandik liburutegian. Hainbat abesti, olerki... ikasteko aukera izango dute helduek saioetan, etxean ere txikitxoenekin ahozkotasunaz, laztanez, hitzez gozatzen jarraitzeko.

“Azalerako Ipuinak ikuskizuna haur txikiei eta haien ondoan dauden nagusiei luzatutako jolaserako proposamena da.
Ahozko tradiziotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, musika eta soinu tresnekin uztartu ditugu. Bakoitzak bere erara hizkuntza eta soinu egarri den haurrarekin batera ahozkotasunean barneratzeko eta musikaz gozatzeko.
Erabili, aldatu. Ukitu, jolastu. Dantzatu, asmatu."
Informazio gehiago: http://azalerakoipuinak.eus/