AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu

Argitalpen-data: 


      alarma-quimica-emergencia-__7_.jpg
  • Saioak datorren maiatzaren 9an, 12an eta 13an egingo dira Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen, ihes toxikoak eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko.
  • Aldi berean, Segurtasun Sailak herritarrei abisuak helarazteko Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, eta horren bidez alertak eta larrialdi-egoeretan nola jardun jakiteko informazioa eta jarraibideak bidaliko ditu.

AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saioak egingo ditu datorren maiatzaren 9an, 12an eta 13an. Saio horiek Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoak eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Aldi berean, Segurtasun Sailak Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, herritarrei SOS Deiak aplikazioaren bidez alerta geolokalizatuak bidaltzeko aukera ematen duena.

SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

 

SIMULAZIOEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK / FECHAS Y HORARIOS DE LOS SIMULACROS

 

Data

Tokia

Enpresa

Gunea

Ordua

2025/05/09

Hernani

Electroquímica de Hernani, S.A.

Hernani

10:00

2025/05/12

Muskiz

Petróleos del Norte, S.A. (PETRONOR)

Muskiz

Abanto - Zierbena

10:00

2025/05/12

Santurtzi

Bilboko Portua

Santurtzi

Zierbena

11:00

2025/05/12

Punta Luzero

Terminales Portuarias, S.L. (TEPSA)

Acideka, S.A.

Zierbena

11:30

2025/05/13

Lantaron

Dekitra, S.A.

General Química, S.A.

Bakelite Iberica, S.A.

Lantaron

11:00

Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata hodei toxikoagatiko alertaren hasiera adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan eta sare sozialen bidez komunikatuak argitaratuz.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)