Armintza-Lemoizko Portuko Udal Kontseilu berriak batez ere aisialdikoa den portuko jarduera ebaluatu du, eta sektorearen ordezkariek parte hartu dute

Argitalpen-data: 


      13_03_25_ARMINTZA_LEMOIZ.jpg

Armintza-Lemoiz, 2025 03 13

Armintzako herriak Portuko Udal Kontseilu berria du gaurtik aurrera. Kontseilua Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendaria buru dela eratu da Lemoizko Udalean, eta  batez ere aisialdikoa den portuko jarduerarekin zerikusia duten gai estrategikoak aztertu dituzte. Bileran udaleko eta itsas-sektoreko ordezkariak izan dira.

Armintzako portuaren ezaugarri nagusia aisialdiko jarduera nautikoa da, eta EKP ente publikoak kudeatzen dituen 123 amarraleku eskaintzen ditu aisialdiko ontzientzat.  Arrantza-jarduera mugatua den arren, Santo Tomas Arrantzale Kofradiak portuan jarraitzen du, herriko itsas tradizioari eusten laguntzeko.

“Bileran hainbat gai aztertu dira, besteak beste, azpiegituren hobekuntza, amarralekuen kudeaketa eta portuaren eraginkortasuna indartzeko egin litezkeen ekimenak”, azaldu du Koldo Goitiak. Bileran parte hartu dute Jesus María Arizmendi Lemoizko alkateak, amarratzaileen kolektiboaren ordezkariek, Edurne Egaña EKPren zuzendariak, Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantzako zuzendariak eta portuetako zuzendaritzako eta EKPko teknikariek.

Portuko Udal Kontseiluak honako portuetan eratzen ari dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia. Egun batzuk barru Donostiakoa eratuko da, eta horrekin amaituko da joan den urrian hasitako prozesua.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)